KONTRATAZIO MAHAIA
Batzarra, Espainiako ekoturismoaren nazioarteko erakusleihoa.
Ekoturismoari buruzko VII. Nazio Batzarrak Espainian ekoturismoko eta naturako helmugak eta esperientziak eskaintzeko interesa duten nazioarteko operadoreekin harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen du. Turespañak gonbidatuko ditu nazioarteko operadoreak atzerrian dituen bulegoen bitartez.
Topaketak kontratazio mahai batean egingo dira (business to business meeting), urriaren 21ean, 17:00etatik 20:00etara, Zumaiako (Gipuzkoa) Kultur Etxeko Osford aretoan.
Turespaña, Basquetour eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntzari esker, operadore horiek bidaia bat egingo dute Batzarraren aurreko egunetan, Euskadiko ekoturismoaren eskaintza ezagutzeko, eta, bereziki, helmuga anfitrioiarena, Euskal Kostaldeko Geoparkearena, ekoturismoko helmuga horien balio naturalak eta kulturalak eta enpresa espezializatu eta konprometituek eskainitako zerbitzuak modu arduratsuan ezagutzera bideratutako bidaia-programa baten bidez.

KONTRATAZIO MAHAIAREN HELBURUA
Kontratazio mahaia kongresura bertaratutako profesionalei soilik zuzenduta dago, eta bere helburua enpresa nazionalen eta atzerriko operadoreen arteko negozio-aukerak bultzatzea da, Ekoturismo produktua Espainian merkaturatzen laguntzeko.
TOKIA ETA DATA
Kontratazio mahaia 2024ko urriaren 21ean izango da, 17:00etatik 20:00etara, Zumaiako (Gipuzkoa) Kultur Etxeko Oxford aretoan.
PARTE-HARTZAILEAK
Erosle gisa parte hartuko dute:
- Atzerriko turismo-operadoreak, beren produktu-katalogoan Espainiako ekoturismoko eta natura-turismoko esperientziak sartu nahi dituztenak. Turespañak atzerrian dituen bulegoek gonbidatu eta hautatuko dituzte 12 herrialdetan: Erresuma Batua, Irlanda, Danimarka, Norvegia, Suedia, Finlandia, Alemania, Herbehereak, Frantzia, Italia, Austria eta Kanada.
Saltzaile gisa parte hartu ahal izango duten biltzarkideak:
- Espainian ekoturismoan eta natura-turismoan espezializatutako bidaia-agentzia hartzaileak.
- Espainiako ekoturismo- eta natura-turismoko helmugetako enpresa-ordezkariak, salmentarako prest dauden produktuekin.
- Enpresa-elkarteen eta ekoturismoan espezializatutako gidarien ordezkariak.
- Ekoturismoarekin lotutako produktu-kluben ordezkariak.
Biltzarkide–tipologia horrek lehentasuna izango du, baina kontratazio mahaian saltzaileentzat eskuragarri dauden plazak ekoturismoan espezializatutako eta elkarte edo helmugek ordezkatzen ez dituzten banakako turismo-enpresekin osatu ahal izango dira.
Saltzaile guztiek produktuaren katalogo bat izan beharko dute ingelesez, eta antolatzaileek berariaz baietztatuko diete inskribatutako parte-hartzaileei kontratazio mahaian sartu direla.
ANTOLAKETA ETA GARAPENA
Espainiako Ekoturismoaren Elkartea, Espainiako Ekoturismoa produktu-kluba eta Soy Ecoturista marka kudeatzen dituen erakundea, Kontratazio Mahaiaren koordinazioaz arduratzen da, eta erakundeak erosleen eta saltzaileen interesen arabera aldez aurretik hitzartutako hamar minutuko bilerak izango da erabilitako dinamika. Bilerak ingelesez izango dira.
Aldez aurretik, parte-hartzaileek, operadoreek zein saltzaileek, fitxa tekniko bat bete beharko dute ingelesez, enpresarne ezaugarriekin, eskaintzen duen produktuarekin eta merkataritza-interesekin, parte-hartzaileei erraztasunak emateko eta topaketak antolatzeko.
NOLA EMAN IZENA
Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarrean aurre-inskripzioa egiteko uneak finkatzen du Kontratazio Mahaian parte hartzeko aukera. Ezinbestekoa da kongresurako aurre-inkripzioa irailaren 20a baino lehen egitea, mahaian parte hartu ahal izateko.
Izena eman ondoren, antolakuntzak zuekin harremanetan jarriko gara irailaren 23tik aurrera, zure parte-hartzea baieztatzeko eta behar duzun informazio guztia emateko. saria.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Amanda Guzmán
Espainiako Ekoturismoaren Elkarteko kudeatzailea
gerencia@soyecoturista.com
+34 620 228 505