BATZARRAREN APP-A

BATZARKIDEENTZAT EZINBESTEKO TRESNA

Batzarraren edizio honetarako, aurreko urteetan bezala, mugikorrentzako aplikazio bat eskainiko da ekitaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren parte-hartzaile guztien esperientzia hobetzeko asmoz. Aplikazioa funtsezko tresna da batzarkideentzat, ez baita inrpimatutako materialik emango. Jarduerak, egitaraua, akreditazioa eta bestelako zerbitzu guztiak plataforma honen bidez kudeatuko dira:

App-aren funtzioak:

  • Batzarrari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke: egitaraua, hizlariak, mapa… eta berrikuntzei edo aldaketei buruzko jakinarazpenak jaso daitezke.
  • Geoparkean urriaren 22an eta 23an egingo diren bisita gidatuetan eta Gasteizera urriaren 24an egingo den irteeran izena emateko modu bakarra izango da. 
  • Batzarreko akreditazioa eta jarduerak: akreditazioak ez dira fisikoak izango, batzarrean izena eman ondoren, aplikazioa eta sarbide kodea deskargatzeko jarraibideak jasoko dituzu. Aplikazioaren bidez, eskuragarri dagoenean, zure akreditazio digitala eskuratu ahal izango duzu.
  • Batzarreko materialak, kontsulta errazteko eta dokumentuak deskargatzeko. (Nola iritsi, garraio publikoa, elkarguneak, etab.).
  • Batzarkideen arteko kontaktua errazten du, hizlariak barne, txateatzeko, informazioa trukatzeko, topaketak antolatzeko eta sare profesionalak sortzeko aukera emanez.  

Nola deskargatu eta funtzioetara nola sartu? Jarraitu urrats hauek:

  1. Egin ezazu VII. Ekoturismoaren Nazio Batzarrean (VIICNE) aurretiko izen-ematea gure webgunearen bidez, irailaren 3tik aurrera.
  2. Antolatzaileek zure izen-ematea baieztatu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu aplikazioa deskargatzeko jarraibideekin.
  3. Posta berean, zure kontua aktibatzeko eta akreditazio digitala lortzeko aplikazioan sartu beharko duzun sarbide-kode bat aurkituko duzu.
  4. Bisita gidatuetan izena eman APP-aren bidez.
  5. Gogoratu!: ezinbestekoa da zure gailu mugikorrean instalatzea ekitaldira joan aurretik.
  6. Aplikazioan nabigatu, batzarreko informazio guztia eskuratu eta beste parte-hartzaile batzuekin harremanetan jarri. Erraza da!

Antolatzaile ofizialak

Kolaboratzaileak

WordPress Lightbox