BATZARRAREN HELBURUAK
Ekoturismoaren VII. Nazio Batzarraren helburua Espainiako ekoturismoan inplikatuta dauden aktoreentzako topagune erabilgarria eta erreferentziazkoa izatea da. Horretarako, honako helburu hauek zehaztu dira:
Topagunea
Sektorearentzako elkargune publiko-pribatu bat eskaintzea, beharrak identifikatzeko eta ekoturismoa bultzatzeko irtenbideak eta estrategiak partekatzeko.
Economia "berdea"
Espainiak ekoturismoa bultzatzeko duen ahalmena erakusten jarraitzea, biodibertsitatea kontserbatzeko eta naturaguneen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko tresna eraginkor gisa.
Egungo egoera eta ikuspegiak
Sektoreak merkatu nazionalean zein nazioartekoan dituen joerei eta ikuspegiei buruzko informazioa ematea.
Lan-tresnak
Ekoturismoaren oinarrietako batzuk aplikatzeko aukera ematen duten tresnak erakustea eta identifikatzea, hala nola, naturaguneen harrera-gaitasuna interpretatzea eta kudeatzea.
Geoparkeak
Geoparkeen figura zabaltzea eta haien kudeaketa- eta gobernantza-estrategiak Espainian ekoturismoa garatzen laguntzea.
Bertatik bertara ezagutu...
Espainiako erreferentziazko geoparkeetako bat bertatik bertara ezagutzea. Bere ondare natural eta kulturala, eta bertan benetako ekoturismoa bultzatzeko garatzen diren proiektuak.
Zer sarzten da izen-ematean?
- Hitzaldiak, mahai-inguruak eta esperientziak trukatzeko gunea.
- Bisita gidatuak Euskal kostaldeko Geoparkera, urriaren 22an eta 23an.
- Urriaren 24an, Euskadiko beste gune babestu eta ekoturismo-helmuga batzuetara landa-irteera.
- Urriaren 22ko hamaiketakoa.
- Urriaren 23ko kafea.
- Urriaren 21ean kontratazio-mahaian sartzeko aukera*.
- Urriaren 23an esperientziak trukatzeko gunean erakusteko aukera*.
- Euskal Kostaldeko Geoparkean tokiko kontserbazio eta/edo garapen-proiektu bati laguntzea.
- Batzarretik eratorritako karbono-aztarna konpentsatzeko elarpena.
* Plaza mugatuak dituzten eta erakundeak ezarritako parte-hartze irizpideen arabera hautaketa-prozesu bati lotuta dauden jarduerak.
AURREINSKRIPZIOEN HASIERA DATA: IRAILAK 3 (plazak bete arte)