NOLA IRITSI
EGOITZARA IRITSI
Biltzarra Zumaiako Aita Mari antzokian egingo da (Helbidea: Txomin Agirre Kalea, 2, 20750 Zumaia, Gipuzkoa). Bestalde, 200 metro eskasera dagoen Kultur Etxeko Oxford Aretoa jarduera jakin batzuetarako gune osagarria izango da.
Garraio publikoan bidaiatzea gomendatzen zaie biltzarkideei, baita Euskal Kostaldeko Geoparkeko udalerriren batean (Deba, Mutriko eta Zumaia) ostatu hartzea ere. Geoparkeko hiru herriak komunikatuta daude konpainiaren aldiriko EUSKOTREN trenarekin eta LURRALDEBUS autobus konpainiaren DB03 lineako autobusekin.
TRENEZ
Donostia-San Sebastián RENFEren geltokia: Nestor Basterretxea Plaza, z/g.
Donostiako Euskotren geltokitik (Plaza Easo, 9) Zumaiara trenez iristea posible da: Amara-Matiko Bilbao linea (Zumaian geldialdia egiten du) eta Amara-Zumaia linea. Ordutegiak kontsultatu.
Euskotrenek Zumaian duen geltokitik Batzarraren egoitzara 900 metroko distantzia dago (12 minutu inguru oinez).
AUTOBUSEZ
Donostia-San Sebastián Autobus Geltokia ondo lotuta dago Espainiako hainbat tokirekin. Ikus aukerak Autobus Geltokitik batzarreko egoitzara edo gertu dauden udalerrietara:
Lurraldebus konpainiaren lineak eta ordutegiak:
- Zumaia: UK9, UK10, UK11
- Mutriku: DB03
- Deba: DB03
HEGAZKINEZ
Hurbilen dagoen aireportua Donostiakoa da, San Sebastián (EAS), Zumaiatik 49 km-ra: https://www.aena.es/es/san-sebastian.html
Hurbileko beste aireportu batzuk:
- Bilbao (76 km-ra): https://www.aena.es/es/san-sebastian.html
- Vitoria-Gasteiz (74 km-ra): https://www.aena.es/es/vitoria.html
San Sebastián (EAS) Donostiako aireportutik EKIALDEBUS konpainiaren hainbat autobus linea har daitezke Donostiaraino. Ibilbidea, 30 eta 50 minutu ingurukoa.
Bilboko aireportutik (BIO) Donostiara doan autobus zerbitzu bat badago, Zarautzen (Zumaiatik 11 km-ra) geldialdi bat egiten duena (ezinbestekoa da txartela aldez aurretik erostea): Lurraldebus DO04 linea. Zarauztik Zumaiara trenez (Euskotren) edo autobusez (Lurraldebus) bidaiatzeko aukera dago.
ZUMAIAN APARKATU
Zeure ibiligailuan bazatoz, aparkalekuen mapa kontsultatzea gomendatzen dizugu. Udazkeneko denboraldian, egoiliarren modalitatea ez dago indarrean lenegunetan, eta, beraz, baimenduta dago E/R gune zurietan aparkatzea. Badira hamar minutura oinez dauden doako aparkalekuak ere, baita ordainpeko eremuak denbora mugatuarekin, alde zaharrean bertan.