HIZLARIAK

Iker Urcelay

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziako teknikaria

Geografian lizentziatua, Landa eta Toki Garapeneko teknikaria eta Marketineko MBA. 2007tik Euskal Turismo, Outdoor, Kultura eta Kostaldeko Produktu teknikaria da Basquetour Turismoaren Euskal Agentzian, eta, gainera, Turismo Industrialeko, Outdoorreko (mendi-ibiliak, zikloturismoa eta bide berdeak) eta Ekoturismoko koordinatzailea da.

Naturari dagokionez, hainbat produktu-plan martxan jartzea koordinatu zuen, hala nola Surfing Euskadi, Euskadiko Bidezidorrak, Euskadiko BTT zentroak eta Birding Euskadi, Basquetourren barruan.

2018tik Euskadiko Ekoturismoaren urteko foroa zuzentzen du. Topagune horretan, sektore profesionalari informazioa ematen zaio estatu mailan eta autonomia erkidego mailan ekoturismoaren arloan abian jarri diren berrikuntzei buruz, eta, gainera, beste helmuga turistiko batzuetako jardunbide egokien esperientziak partekatzen eta erakusten dira.

Euskadiko Ekoturismo Sarea koordinatzen du. Lantalde iraunkorra da, eta haren helburua da ekoturismoaren jarduera indartzeko lankidetza-ildoak abiaraztea, lan-mahai horrek ematen dituen sinergiak erabiliz.

Urdaibaiko Erreserbako Patronatuarekin batera, CETSeko foro iraunkorrean lan egiten du, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin batera, Euskadiko 2030erako Biodibertsitate Estrategiaren lantaldean.

Zeharkako turismo-proiektuak kudeatzeko erakundeen arteko mahaiak koordinatzen ditu, hala nola Vasco Navarroren Bide Berdea, Elkano Bidea, Ignaziotar Bidea Euskadin eta Donejakue Bidea. Turismo Idazkaritza Nagusiko turismo iraunkorreko taldean eta Ekoturismoko Biltzar Nazionaletan parte hartzen du, eta Espainiako Ekoturismo Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada.

  • X: @i_euskadi, @basquetour_eus
  • Facebook: @visiteuskadi
  • Web: turismo.euskadi.eus , www.basquetour.eus
WordPress Lightbox